jueves, 21 de junio de 2018

50. Antoñana - Soila


50. Antoñana - Soila

2018.06.10. Ikasturte bukaerako mendi irteera izan da gaurkoa. Eguraldi bikaina izan dugu. Antoñanara abiatu gara, bertatik Soila mendira igotzeko. Ibilbide honek txoko polit ezberdinak izan ditu, zuhaitz pean, soken laguntzarekin igotzeko tarteak, harrietan zulo handiak eta goiko ikuspegi ikaragarriak. Ibilbidearen ostean Fresnedoko arean bazkaltzeko asmoa genuen, baina plana aldatu eta Labeagako errotara joan gara.

ESKERRIK ASKO AURTEN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!
DATORREN IKASTURTERARTE!!






 

 

49. Jaitz - San Jeronimo ermita. Marionetak


49. Jaitz -San Jeronimo ermita. Marioneta ikuskizuna

2018.05.13. Jaitz-era bueltatu gaa berriro, oraingo honetan ibilbide borobil labur bat egin eta Marioneta ikuskizun bat ikusteko asmoarekin. Eguraldi ederra eta talde polita elkartu ginen. Poliki poliki hasi eta igotzen hasi ginen, San Jernonimo ermitan geldialdi bat eginez. Hor hamaiketakoa hartzen genuela, kobazulo batetara hurbildu ginen, Lourdes-eko ama birginaren irudia barruan dagoelarik. Hortik aurrera, erritmo biziagoan, Peña Grande inguruan bira eman genuen herrirako bueltako bidea hartuz. Eskerrak marioneten ikuskizunerako pixkat itxoin zigutela!! Eskerrik asko!!






 


 

 






lunes, 7 de mayo de 2018

AKROSPORT emanaldia LHn (17-18)

Akrosport edukia landu ostean, koreografiak prest izaterakoan, LH-ko ikasleei zuzeneko emanaldi bat eman diete DBH 1. mailakoek. Apirilaren 27an, LH 1 eta 2-ko ikastolakideak izan dira lan hauen emaitzak zuzenean ikusteko aukera izan dutenak. Jarraian saio horretako argazki ezberdinak dituzue ikusgai.